Irratia entzutea
Gailuko FM irratiak beste edozein FM irratik bezala funtzionatzen du. Adibidez, FM irrati
kateak araka eta entzun ditzakezu, baita gogoko gisa gorde ere. Irratia erabili aurretik,
haridun entzungailua edo aurikularrak konektatu behar dituzu gailura. Izan ere,
entzungailuak eta aurikularrek antena gisa funtzionatzen dute. Gailu horietako bat
konektatu ondoren, audioa bozgorailura alda dezakezu nahi izanez gero.
1
Gogokoen zerrenda
2
Abiarazi TrackID™ musika hautemateko aplikazioa
3
Irratia pizteko eta itzaltzeko botoia
4
Ikusi menuko aukerak.
5
Sintonizatutako frekuentzia
6
Gorde edo kendu gogoko kateak
7
Frekuentzia banda: kanalen artean mugitzeko, arrastatu ezkerrerantz edo eskuinerantz
8
Kate bat bilatzeko, igo frekuentzia banda
9
Sintonizatzeko diala
10 Gordetako gogoko kate bat
11 Kate bat bilatzeko, jaitsi frekuentzia banda
FM irratia entzuteko
1
Konektatu entzungailua edo aurikularrak gailura.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
FM irratia . Kate erabilgarriak agertzen dira frekuentzia
bandan zehar mugitu ahala.
FM irratia abiarazten duzunean, kate erabilgarriak agertzen dira automatikoki. Kateak RDS
informazioa badu, katea entzuten hasi eta segundo gutxira bistaratuko da.
Irrati kate batetik bestera mugitzeko
•
Arrastatu frekuentzia banda ezkerretik eskuinera.
Irrati kateen bilaketa berri bat hasteko
1
Irratia irekita dagoela, sakatu .
2
Punteatu
Bilatu kanalak. Irratiak frekuentzia banda osoan egiten du bilaketa, eta
kate erabilgarriak bistaratzen dira.
86
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Irratiaren soinua bozgorailura aldatzeko
1
Irratia irekita dagoela, sakatu .
2
Punteatu
Errepr. bozgorailuan.
Soinua berriro haridun entzungailura aldatzeko, sakatu eta sakatu
Errepr. aurikularretan.
TrackID™ bidez FM irratiko abesti bat identifikatzeko
1
Zure gailuaren FM irratian abestia erreproduzitzen ari denean, punteatu eta
hautatu
TrackID™.
2
Garapenaren adierazle bat agertuko da TrackID™ aplikazioak abestia aztertzen
duen bitartean. Abestia identifkatzen badu, emaitza ikusiko da, edo izan
daitezkeenen zerrenda.
3
Punteatu FM irratira itzultzeko.
TrackID™ aplikazioa eta TrackID™ zerbitzua ez dira onartzen herrialde edo eskualde guztietan,
eta ez dira eremu guztietako sare edota zerbitzu hornitzaile guztiekin bateragarriak.