Sony Xperia Z Ultra - Muntaketa

background image

Muntaketa

Plastikozko xafla babesle bat dago pantailara erantsita. Film hori kendu egin beharko

zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela, baliteke ukipen pantailak behar

bezala ez funtzionatzea.

Mikro SIM txartela sartzeko

Ez sartu memoria txartelik mikro SIM txartelaren zirrikituan.

8

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

1

Sartu azazkala mikro SIM txartelaren zirrikituaren estalkiaren eta gailuaren artean

eta askatu estalkia.

2

Azazkalaz baliatuz, tira mikro SIM txartelaren euskarria.

3

Jarri mikro SIM txartela mikro SIM txartelaren euskarrian, urre koloreko

konektoreak gora begira dituela.

4

Sartu mikro SIM txartelaren euskarria gailuan.

5

Lotu berriro mikro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.

Mikro SIM txartela gailuan euskarririk gabe sartzeak mikro SIM txartela edo gailua kalte

ditzake. Sony Mobile-k ez ditu bermatzen ekintza horrek eragin ditzakeen galerak eta ez du

erantzukizunik hartzen horien aurrean.

Memoria txartela sartzeko

Ez sartu memoria txartelik mikro SIM txartelaren zirrikituan.

1

Sartu azazkala memoria txartelaren estalkiaren eta gailuaren arteko tartean, eta

kendu memoria txartelaren estalkia.

2

Kokatu memoria txartela memoria txartelaren zirrikituan, urre koloreko kontaktuak

zuri begira daudela eta, ondoren, bultzatu memoria txartela zirrikituan barrena itxi

denaren soinua entzuten duzun arte.

3

Sartu berriro memoria txartelaren estalkia.

Hainbat herrialdetan agian ez dator memoria txartela telefonoarekin batera.

9

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Mikro SIM txartela kentzeko

1

Kendu estalkia mikro SIM txartelaren atakatik.

2

Kendu mikro SIM txartelaren euskarria.

3

Kendu mikro SIM txartela.

4

Sartu mikro SIM txartelaren euskarria berriro zirrikituan.

5

Lotu berriro mikro SIM txartelaren zirrikituaren estalkia.

Memoria txartela kentzeko

1

Desaktibatu gailua aukeratik.

2

Atera memoria txartela memoria txartelaren zirrikitutik, sakatu memoria txartelaren

ertzaren kontra eta askatu.

3

Tira txartela kanporantz, erabat kentzeko.